“Bat, izan bat, egin bat, Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat, bat eta batzuk gara, hona-hara, euskara bat, mundu bat. “
Pauso bat, jarraian beste bat; ohiuak, txaloak, irrintziak, lekukoa, esku bat, beste bat, beste pauso bat, jarraian beste bat… Otxandiotik Iruñeara bidean
Juantxo taberna ere Korrikarekin bat!
Anima zaitez euskararen bidelagun izatera.
21.45etan ikusiko dugu elkar Donostiako Alde Zaharreko Oiartzun gozotegian.
Egin ohiu gurekin, egin txalo, besoak gora, pauso bat, beste bat…
Zurekin denok bat; bat eta batzuk gara!