Abuztua iritsi da eta zuekin ospatu nahi dugu! Udarak oporrak eta denbora librea dakar berekin. Plan pila bat egiten ditugu, etxetik kanpo gabiltza egun osoa eta udarako minutu guztiak aprobetxatzen saiatzen gara.
Juantxo Tabernako lagunekin, hau da, zurekin, udarak eskaintzen dizkigun momentu magiko horiek disfrutatu eta ospatu nahi ditugu. Zure leku eta momentu bereziak ezagutu, zure Juantxo momentua gurekin partekatzea #batgehigo hashtag-a erabiliz. Tabernan, terrazan, mendian, hondartzan edo zure txokorik maitatuenean ateratako argazkia. Ogitartekoa edo pintxoa gustora jaten dezun momentu eta leku hori bidaltzea! Bat gehigo!
Lehiaketa abuztuaren 10ean hasi eta irailaren 10ean amaituko da. Parte hartzen dezuten guztien artean gogokoen dugun argazkia aukeratu eta honako premioa emango dugu. Bi ogitarteko eta 2 freskagarri edo sagardo botila bat + 2 paddle surf taulen alokairua egun erdirako.
Parte hartu! Zure Juantxo Momentua gurekin partekatu!

Hemen araudia!
Plataforma: Instagram.
Data: Abuztuak 10etik, irailaren 10era arte, biak barne.
Baldintzak:
– Instagram-en @juantxotaberna kontua jarraitu
– Instagram-era #batgehigo hashtag-a duten argazkiak igo.
Gaia:
Zure leku eta momentu bereziak ezagutu nahi ditugu! Zure Juantxo momentua gurekin partekatzea! Tabernan, terrazan, mendian, hondartzan edo zure txokorik maitatuenean ateratako argazkia. Ogitartekoa edo pintxoa gustora jaten dezun momentu eta leku hori bidaltzea! Bat gehigo!
Saria:
Argazki irabazlea, Juantxo Tabernako zuzendaritzak aukeratuko du. Emaitza edo irabazlea irailak 4ean jakinaraziko da Juantxo Tabernako facebook eta instagram-eko perfiletan. Irabazten duen argazkiak honako saria lortuko du: bi ogitarteko eta 2 freskagarri edo sagardo botila bat + 2 paddle surf taulen alokairua egun erdirako. Saria disfrutatzeko epe-muga: iraila bukaera baino lehen.
Base legalak
SUSTATZAILEA
Promozio honen habe BAT GEHIGO S.L. (Hemendik aurrera Juantxo Taberna) da eta helburua Instagram-eko jarraitzaileen artean argazki lehiaketa bat egitea da. Bertan, base hauetan xedatezen diren baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoek parte hartu dezakete. Promozio honetan parte hartzeak base hauek Osorio onartzen direla suposatzen du baita Juantxo Tabernak hauen inguruan hartzen dituen erabakiekiko sumisioa.
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Lehiaketa honetan 18 arte baino gehiago eta sare honen baldintzak errespetatzen dituzten Instagrameko erabiltzaileek parte hartu dezakete bakarrik (http://instagram.com/legal/terms/). Gainera parte hartzea balioztatzeko, parte-hartzailearen Instagram-eko perfila publikoa izan behar du eta @juantxotaberna kontua jarraitu sare horretan bertan.
LEHIAKETAREN IRAUNALDIA
Lehiaketan, abuztuaren 1eko goizeko 10h-etatik (Madrileko ordua), abuztuaren 31ko 23:59h-ra (Madrileko ordua) bitartean igotako argazkiek balioko dute bakarrik. Data eta horietatik kanpo igotako argazkiak ez dira onartuko.
FUNTZIONAMENDUA
Lehiaketaren gaia zure Juantxo momentua da. Tabernan, terrazan, mendian, hondartzan, etxean, zure leku berezi horretan… ¡Gurekin partekatu! Lehiaketan parte hartzen duten argazkiak identifikatzeko, Instagram-eko erabiltzaileek ondorengo hashtag-a jarri behar dute euren argazkian: #batgehigo
Parte hartzaile bakoitzak nahi dituen argazki kopurua igo ditzazke parte hartzeko beti lehiaketaren daten barruan eta proposatutako gaiarekin bat. Instagram-en publikatutako eta ongi etiketatutako argazkiak onartuko dira bakarrik. Gainera, sustatzailearen iritziz desegoki edo iraingarri diren argazkiek ez dute parte hartuko
Argazki batek “Me Gusta” edo komentario asko izateak ez du zertan irabazteko aukera gehiago izatea suposatzen. Epaimahaia izango da argazki irabazlea aukeratzen duena parte hartzaile guztien artean. Kontuan izango dira, besteak beste, kalitatea, kreatibitatea, originaltasuna eta proposatutako gaiarekin duen zerikusia. Lehiaketa hutsean gelditu leike epaimahaiak hala erabakiko balu.
IRABAZLEEN KOMUNIKAZIOA
Juantxo Taberna irabazleekin Instagram bidez jarriko da harremanetan, argazki irabazlea publikatuz eta autorea aipatuz. Mezu pribatu bidez ere irabazlearekin kontaktuak jarriko da honi bere saria helarazteko. Publikazio horiek, irailak 11n, astelehena, egingo dira @juantotaberna perfilaren bitartez.
SARIA
Saria honakoa da: Bi ogitarteko eta 2 freskagarri edo sagardo botila bat + 2 paddle surf taulen alokairua egun erdirako.
Saria disfrutatzeko epe-muga: iraila bukaera baino lehen.
DATU PERTSONALEN BABESA
Lehiaketa honetan parte hartzen duten erabiltzaileek honakoa onartzen dute: Instagram-en publikatzen diren eduki eta komentarioak sare honetako eta beste sare sozialetako beste erabiltzaileekin partekatu daitezkeela. Emandako datu pertsonalak ez dira inongo fitxategietan sartuko eta lehiaketaren parte-hartzea kudeatzeko erabiliko dira bakarrik.
IRUDI ESKUBIDEAK
Parte hartzaile bakoitzak, lehiaketan aurkezten dituen irudi eta edukien irudi eskubideak eta jabetza intelektuala dituela bermatzen du. Saria onartzeak, irabazlea sustatzaileari bere argazkia, izena eta irudia helburu publizitarioekin erabiltzeko baimena ematea suposatzen du.
ERANTZUKIZUNAK
Sustatzaileak, edozein parte-hartze edo parte-hartzaile baliogabetzeko eskubidea dauka lehiaketaren edo datuen manipulazioaren susmorik badu. Sustatzaileak lehiaketa honen arauak edo baseak aldatzeko eskubidea dauka, baita bukaera data baino lehenago bukatzeko eskubidea, xxxx Sustatzaileak lehiaketa honen baseak edozein momentuan aldatzeko eskubidea dauka, baita honen bukaera data baino lehenago baliogabetzea, betiere arrazoi justifikatu bat izanda, base , araudi eta kondizio berriak komunikatzeko konpromezua hartuz eta behar besteko aurrerapenarekin. Sustatzailea ez da Instagram-eko, email-eko edota Interneteko arazoak sortu ditzaketen datu galeren erantzule egiten. Sustatzaileak, segurtasun-neurriak hartu arren, erabiltzaileek edukien eta zerbitzuan erabilera desegokiak sortu ditzaken kalteen erantzukizun guztiak baztertzen ditu, eta, bereziki, nahiz eta ez esklusiboki, edozein erabiltzaile batek beste baten izenean egindako edozein motatako kalteen eraginaz.
MURRIZKETAK
Ezingo dute lehiaketa honetan parte hartu:
– Sustatzailearen langileak, ez eta lehiaketa honetan zerikusia duten enpresa kolaboratzaileak
– Aurreko puntuan sartutako pertsonen familia zuzena edota ezkon lagunak.
GATAZKEN EBAZPENA
Hitzarmen honen interpretazioan sortutako edozein zalantzarako, bi parteek, dagokien foruari espreski uko eginez, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien konpetentzia eta jurisdikziora men egiten diote.