90 urteko historia

Ongi etorri Donostiara, ongi etorri Juantxo tabernara, ongi etorri betiko etxera.

Donostiako alde zaharrean gaituzu. 90 urte luze pasatxoz aritu gara ogitarteko eta “pintxo”z Donostia zein Gipuzkoako jendea asetzen. Badugu esperientzia eta erreferente izatera iritsi gara. Horri sendo eustea da asmoa.

Goizeko 9:00etan jartzen ditugu zartagiak sutan iluntzeko 23:00k arte, etenik gabe, asteko zazpi egunetan. Bezeroak ahoratu nahi duen horixe sortzen ahalegintzen gara; patata tortila dugu etxeko izarra.

Hiriko tradizioaren parte gara, kulturaren parte gara… eta izaten jarraituko dugu.

Juantxo tabernak besoak alderik alde zabalduta irekitzen dizkizu ateak.

Tradizioak dioen bezala… “bat gehigo”!

Sentitu etxeko, sentitu bat gehiago.